I. Runningari eta Emakumeari buruzko Jardunaldia: zientziatik ekintzara
I. Runningari eta Emakumeari buruzko Jardunaldia: zientziatik ekintzara» jardunaldiaren helburua runningak emakumeen osasunean eta ongizatean dituen onurak ezagutaraztea da. Arratsaldean zehar, hitzaldi eta mahai-inguru formatuan, ikerketako adituek, talde-entrenamenduko profesionalek eta emakume korrikalariek hartuko dute parte.
Elkarrekin, emakumeen artean runningak izan duen gorakada azaltzen duten zenbait gako landuko dituzte, haien motibazioak, beharrak eta erronkak aztertuz, ebidentzia zientifikoan oinarritutako ikuspegi praktiko eta dibulgatibo batetik.
EGITARAUA
17:00 – 17:10 | Aurkezpen instituzionala
17:10-17:50 | Emakume korrikalariak: emakumeen entrenamenduaren gakoak
Hizlaria: Jessica Bonet
Mahai-ingurua: Natalia Romero, Imanol Loizaga
17:50 – 18:30 | Runninga eta emakumeen osasuna
Hizlaria: Natalia Romero
Mahai-ingurua: Iratxe Duñabeitia, Jessica Bonet
18:30 – 19:10 | Zergatik dira nagusi emakume afrikarrak munduko maratoian?
Hizlaria: Jordan Santos
Mahai-ingurua: Jessica Bonet, Agustín Rubio
19:10 – 19:50 | Entrenamendu-taldeetatik social running-era: pertsonen ongizaterako eta enpresetan arrakasta izateko gakoak
Mahai-ingurua: Imanol Loizaga, Jessica Bonet, Agustín Rubio, Miren Fernández, Izaskun Casas, Jon Torres Unda
Aurkezlea eta moderatzailea: Haizea López, idazlea eta korrikalaria
HIZLARIAK

JESSICA BONNET
Biomedikuntzan doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako irakasle eta ikertzailea da Universitat de Vic–Universitat Central de Catalunyan, eta atletismoko entrenatzaile nazionala. Bere ikerketa, bereziki, ariketaren fisiologian, erresistentzia-entrenamenduan eta emakume korrikalarietan oinarritzen da; arlo horretan nazioarteko hainbat argitalpen zientifiko ditu.
Ibilbide akademikoa eta zientifikoa atletismoko entrenatzaile gisa duen esperientzia praktiko zabalarekin uztartzen ditu. 2008an Run4You running-taldea sortu zuen Bartzelonan, eta ordutik bera da taldearen zuzendaria. Korrikalari gisa, nazioarteko hainbat maratoi egin ditu.

JORDAN SANTOS
Biologian lizentziaduna da, Ikasketa Amaierako Sari Bereziarekin, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea, nazioarteko aipamenarekin eta Doktoregoko Sari Bereziarekin, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Doktoretza ondoko ikertzailea izan zen University of Cape Town-en (Hegoafrika); han, garuneko oxigenazioaren eta eliteko atleta afrikarren errendimenduaren arteko harremana aztertu zuen. Gaur egun, irakasle osoa da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (EHU), eta European College of Sport Science erakundeko kidea. ACTko Dopinaren Aurkako eta Osasun Kontroleko Batzordearen arduraduna da, eta Kirolarien Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren (AEPSAD) kanpo-kolaboratzailea izan da. Nazioarteko 85 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu.

NATALIA ROMERO
Fisioterapian eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan titulazio bikoitza du, eta nazioarteko doktorea da Jaéngo Unibertsitatean. Irakasle titularra da Balear Uharteetako Unibertsitatean, eta kirol-fisioterapian aditua, bereziki ebaluaziorako eta tratamendurako teknologia berrien aplikazioan. Gaur egun, emakume kirolarien zoru pelbikoko disfuntzioak aztertzen dituen ACTITUD proiektu nazionaleko ikertzaile nagusia da. Kirol-arloan, 800 metroko probako olinpiar finalerdietara iritsi zen (Tokio 2020).

IMANOL LOIZAGA
Atletismoko entrenatzaile nazionala eta QTENTA running-klubaren sortzailea da. Klubak hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidea du Bilbon eta Getxon. M35 kategoriako Espainiako maratoi-txapelduna da, eta korrikalari eta entrenatzaile gisa duen esperientzia enpresentzako jarduera fisikoko eta ongizateko programen diseinuarekin uztartzen du. Ezagutzan, zientzian eta, batez ere, pertsonengan oinarritutako runninga defendatzen du. Bere lanaren bidez erakutsi nahi du korrika egitea markak hobetzea baino askoz gehiago dela: osasuna eta komunitatea da, baita eraldaketarako tresna ahaltsua ere.

IRATXE DUÑABEITIA
Fisioterapeuta, doktorea eta Fisioterapiaren eta Osasun Zientzien arloko ikertzailea da. Korrikalarien nekea errekuperatzeko teknikak ikertu ditu. Fisioterapiako Graduko koordinatzailea eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Ikasleen eta Berdintasunaren arloko dekanordea da (EHU). Fisioterapiari, ariketari, gaitasun funtzionalari eta osasunari buruzko artikulu zientifikoak argitaratu ditu. Gaur egun, ariketaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko harremana ikertzen du, eta gero eta arreta handiagoa eskaintzen dio emakumeen osasunari bizitzako etapa desberdinetan. Emakumeen osasunarekin, ariketarekin eta jarduera fisikoarekin lotutako proiektuetan parte hartzen du, baita zahartze osasungarriarekin eta kirol inklusibo eta egokituarekin lotutakoetan ere.

JON TORRES UNDA
Ikerketa Biomedikoan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea (EHU) eta EHU-OSALAN Laneko Medikuntza eta Erizaintzako Katedrako kidea. Ariketaren fisiologiari, desgaitasunari, teknologiari eta lan-osasunari buruzko artikulu zientifikoak argitaratu ditu. Gaur egun, enpresetako osasunaren eta ongizatearen arloak ikertzen ditu, eta Work On Work ekimenaren sustatzailea da.

IZASKUN CASAS
Marketin, komunikazio eta estrategia omnikanaleko profesionala, Forum Sporten ibilbide luzea duena. 2007az geroztik, kirol-marketinari, identitate bisualari, edukiei, sare sozialei, eraginari eta harreman publikoei lotutako hainbat arloren buru izan da.
Forum Sporteko Running Klubak lideratu ditu sortu zirenetik, kirol-jarduera sustatzera eta zaletasun partekatuaren inguruan korrikalari-komunitateak sortzera bideratutako ekimena. Lehiaz eta markak hobetzearen bilaketaz harago, jarduera fisikoa inguruneaz gozatzeko, esperientziak partekatzeko eta ongizatea zein oreka aurkitzeko modu gisa ulertzen du.

AGUSTÍN RUBIO
Tigers Running Club-en sortzailea eta CEO, Espainiako running klub garrantzitsuena. Proiektu hori Madrilen jaio zen 2015ean, eta running komunitate handi gisa finkatu da. Gaur egun, 1400 runner baino gehiago biltzen ditu egoitza eta proiektu desberdinetan. Bere ibilbidea entrenamenduarekin, kirol-kudeaketarekin eta ongizate korporatiboarekin lotuta dago. Running eredu irisgarri eta sozial bat defendatzen du, non kirola osasuna hobetzeko eta komunitatea sortzeko tresna bihurtzen den.

MIREN FERNÁNDEZ
Mutualiako Pertsonen Garapeneko zuzendaria da. Talde askorekin egiten du lan, hazkundera eta pertsonen ongizatera bideratutako espazioak eta proiektuak sortuz. 47 urterekin iritsi zen running mundura, bere espazioaren bila. Eta 10 urte hauetan, QTENTA-n, distantzia desberdinak bete ditu, maratoiren bat ere egin du, baina, batez ere, emakumeekin eta gizonekin partekatutako entrenamendu askorekin gozatuz, non kirola esperientziak, elkarrizketak eta, azken finean, bizitzak partekatzeko modu bat ere bihurtu den.
AURKEZLEA

HAIZEA LÓPEZ
Bizkaian jaioa, 1992an, idazlea da eta ehun liburu baino gehiagoren egilea. Bere ibilbidea bereziki thrillerrarekin eta eleberri beltzarekin lotuta dago. Bere lanen artean Hija de la lluvia (Espasa) eta Los crímenes de Getxo (NOVAE) saila nabarmentzen dira. Hainbat aitortza jaso ditu, hala nola Aixe Gaztea Saria, eta 2026an BizkaIdatzen XVIII. edizioari hasiera emateko aukeratua izan zen
Atleta federatua eta distantzia luzeko korrikalaria da, eta literatura eta atletismoa uztartzen ditu. Bi mundu horiek bat egiten dute EL CLUBen (2016), running munduan girotu duen thrillerrean.
BATZORDE ZIENTIFIKOA










